Espero ez genuen tsunami bat izan da, eta min handia ematen du
Bizitza osoa lanean negozio txiki bat aurrera ateratzeko. Gogo eta ilusio anitz eta lan asko inbertitua. Bat-batean, gertatu zaigunarekin kontrolik izan gabe, pandemia geldiarazteko hartutako neurriek bat-batean suntsitu dute nire familiaren etorkizuna, eta itxi egin behar izan dugu. Espero ez genuen tsunami bat izan da, eta min handia ematen du. Ez dakigu nola aurre egin 2021 berriari, baina gauza argi daukagun bakarra da aurre egin behar zaiola, nola edo hala.
2020ak zauri eta galera asko utzi ditu. Ausartak izatea eta berriro hastea besterik ez dugu.