UNE OROIGARRI BAT ESKER ONA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO GUNE BAT HERRITAR AKTIBOENTZAKO HAUSNARKETARAKO TOKI BAT

Galdutakoa

Oroimenaren Lorategia Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz galdu ditugun pertsona maiteei irribarre egiteko tokia da, mezuak bidaltzeko tokia, maitasuna adierazteko, agur esateko, oroitzeko, omentzeko…

Eskertutakoa

Aitortza ezinbestekoa da gizarte osoa prebenitu eta babesteko. Pandemiaren aurkako borrokan lehen ilaran daudenei eskerrak ematea da Osasungintza, Hezkuntza eta Politika Sozial publikoen garrantzia baloratzeko lehen urratsa, gure bizimodua jasangarri eta inklusibo egiten baitute.

Ikasitakoa

Oroipena gure ikaskuntzaren oinarria da eta, horri esker, nahi dugun etorkizun komun horren gaineko ikuspegi zabalagoa izan eta bake solidario eta aktiboaz goza dezakegu.

Kontatzeko zerbait al duzu? Parte hartu nahiko al zenuke?

Testu bat, irudi bat edo pentsamendu bat partekatu nahi izanez gero, idatzi eta kontaiguzu zure istorioa. Klik egin “parte hartu” aukeran eta jarraitu urratsei.