Lege-ohar honetan, erabiltzaileen eta webgunearen arduradunaren arteko harremanak zehazten dituzten legezko baldintzei buruzko informazio guztia aurkitu ahal izango du erabiltzaileak. Webgune hori URL helbide honetan dago eskura: https://irunlarrea.es (aurrerantzean, webgunea), eta Nafarroako Gobernuak Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du.
Webgunea erabiltzeak berekin dakar lege-ohar honetan jasotako xedapen guztiak erabat eta argi eta garbi onartzea. Ondorioz, webgunearen erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-ohar hau weba erabili nahi duen aldi bakoitzean. Izan ere, testuak aldaketak izan ditzake webaren titularraren irizpidearen arabera; edo legerian, jurisprudentzian edo enpresa-jardunbidean gertaturiko aldaketa baten ondorioz.
1.- WEBGUNEAREN ARDURADUN TITULARRAREN DATUAK
Titularraren izena: Nafarroako Gobernua
Egoitza soziala: San Ignazio etorbidea, 1. 31002 Iruña
IFK: S-3100001C
Harremanetarako telefonoa: 948012012
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
Nafarroako Gobernua da webgunearen arduraduna, eta konpromisoa hartzen du erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera arautzen duten baldintza nazional eta europar guztiak betetzeko. Webgune honek erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (EB), 2016ko apirilaren 27koan; Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan; eta Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (IGZMEL).
2.- XEDEA
Webguneak Nafarroako Gobernuak emandako informazioa eta zerbitzuak (horietan interesa duten pertsona edo erakundeei zuzenduriko zerbitzuak) eskuratzeko aukera ematen die webgunearen erabiltzaileei.
Webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak webgunearen erabiltzaile-izaera (aurrerantzean, “erabiltzailea”) ematen du, eta berarekin dakar lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak eta haren aldaketak onartzea. Webgunearen zerbitzuaren iraupena erabiltzailea webgunera edo haren bidez ematen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unekoa izango da. Beraz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-ohar hau webgunea erabili nahi duen aldi bakoitzean, webguneak eta lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzek aldaketak izan baititzakete.
3.- WEBEAN SARTZEA ETA HURA ERABILTZEA
3.1.- Webean doan sartzea eta hura doan erabiltzea. Webean sartzea doakoa da erabiltzaileentzat, konexioaren kostuari dagokionez izan ezik; erabiltzaileek kontratatutako sarbide-hornitzaileak hornitutako telekomunikazio-sarearen bidezko konexioak kostu bat izango baitu.
3.2.- Erabiltzaileak erregistratzea. Oro har, webean sartzeko eta hura erabiltzeko ez da beharrezkoa haren erabiltzaileek aldez aurretik harpidetza egitea edo haiek erregistratzea.
3.3.- Edonola ere, emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla bermatzen dute erabiltzaileek, horren gaineko erantzukizuna hartuta; eta behar bezala eguneratzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak harremanetarako edo harpidetzarako formularioan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Adin txikikoari inola ere ez zaizkio eskatuko egoera profesionalari, ekonomikoari edo familiako beste kideen intimitateari buruzko datuak, haien baimenik gabe. Hamahiru urte baino gutxiago badituzu eta webgune honetan gurasoei abisatu gabe sartu bazara, ez erregistratu erabiltzaile gisa. Web honetan erabiltzaileen datu pertsonalak errespetatzen eta zaintzen dira. Erabiltzaile gisa, jakin behar duzu zure eskubideak bermatuta daudela.
4.- WEBEKO EDUKIAK
Titularrak gaztelania, euskara eta erabiltzaileek beren mezuetan erabili nahi dituzten hizkuntzak erabiliko ditu webean. Nafarroako Gobernua ez da arduratuko erabiltzaileak webeko hizkuntza ez ulertzeaz edo ulertzeaz, ezta horren ondorioez ere.
Nafarroako Gobernuak edukiak aldez aurretik abisatu gabe aldatu ahal izango ditu, bai eta horiek webaren barruan ezabatu eta aldatu ere (eduki horiek eskuratzeko modua aldatu ahal izango du, esaterako). Hori guztia inolako justifikaziorik gabe eta askatasunez egin ahal izango du, eta ez du horiek erabiltzaileei eragin diezazkieketen ondorioen erantzukizunik hartuko.
Debekatuta dago webeko edukiak norberaren edo hirugarrenen publizitatea edo informazioa sustatzeko, kontratatzeko edo zabaltzeko erabiltzea Nafarroako Gobernuaren baimenik gabe; bai eta horretarako erabiltzaileen eskura jartzen diren zerbitzuez edo informazioaz baliatuz publizitatea edo informazioa bidaltzea ere erabilera doakoa izanda edo izan gabe ere.
Hirugarrenek beren web orrietan web honetara zuzenduta jartzen dituzten estekak edo hiperestekak web orri osoa irekitzeko izango dira; eta ezin izango dute, ez zuzenean ez zeharka, argibide faltsu, zehaztugabe edo nahasgarririk eman, ezta Nafarroako Gobernuaren aurka ekintza desleialik edo bidegaberik egin ere.
5.- SEGURTASUN-NEURRIAK
Erabiltzaileak jakinarazitako datu pertsonalak datu-base automatizatuetan edo automatizatu gabeetan biltegiratu ahal izango dira, eta horien titulartasuna Nafarroako Gobernuari dagokio bakarrik. Eta bere gain hartuko ditu haietan jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatuko dituzten teknika, antolaketa eta segurtasun arloko neurri guztiak datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dauden araudietan ezarritakoaren arabera.
6.- ERANTZUKIZUNA MUGATZEA
Webean sartzen denak berak zein bertan jasotako informazioa baimenduta ez dagoen eran erabiltzen duenak berak bakarrik du horren erantzukizuna. Nafarroako Gobernuak ez du erantzukizunik izango sarbide edo erabilera horrek ekar ditzakeen ondorio, kalte edo galeren gainean. Nafarroako Gobernuak ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen segurtasun-akatsak, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwarea eta softwarea) edo bertan biltegiratutako fitxategi edo dokumentuei honako arrazoi hauen ondorioz eragin dakizkiekeen kalteak ere:
- erabiltzaileak webeko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzen duen ordenagailuan birus bat egotea;
- nabigatzaileak gaizki funtzionatzea;
- edota nabigatzailearen eguneratu gabeko bertsioak erabiltzea.
Nafarroako Gobernuak ez du bere gain hartzen webean beste web batzuk irekitzeko sartzen diren hiperesteken fidagarritasunaren eta azkartasunaren ardura. Nafarroako Gobernuak ez du bermatzen esteka horien erabilgarritasuna; eta ez du bere gain hartzen erabiltzaileak esteka horien bidez eskura ditzakeen eduki edo zerbitzuen ardura, ez eta web horien funtzionamendu egokiaren ardura ere.
Nafarroako Gobernua ez da izango erabiltzaileen sistema edo ekipo informatikoak hondatzen dituzten edo honda ditzaketen birusen edo gainerako programa informatikoen erantzule, haien webera edo web honetako esteken bidez sartu diren beste web batzuetara sartzean.
7.- “COOKIE” TEKNOLOGIA ERABILTZEA
Webguneak cookieak edo antzeko teknologiak erabil ditzake, eta cookien politikan ezarritakoaren arabera arautuko dira. Cookien politika hori uneoro egongo da eskuragarri, erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea errespetatuz; eta lege-ohar honen parte izango da.
8.- NABIGAZIOA
Interneteko zerbitzariek datu ez identifikagarriak jaso ditzakete; horien artean, IP helbideak eta erabiltzailea identifikatzeko erabili ezin diren beste datu batzuk. Zure IP helbidea sarbide-logetan biltegiratuko da, automatikoki eta helburu bakarrarekin: Interneten ibiltzea. Zure ekipoak IP helbide hori eman beharko du Interneten nabigatzen duenean, komunikazioak egin ahal izateko. Halaber, IP helbidea web honetako bisitari-kopuruari eta beren jatorriari buruzko estatistikak anonimotasunez egiteko erabili ahal izango da, nabigazioarekiko gardentasun osoz.
9.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webguneko eduki guztiak edota beste edozein elementu Nafarroako Gobernuaren jabetzakoak direla, eta konpromisoa hartzen du Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko. Webaren edo bertako edukien erabilera orok izaera partikularra baino ez du izan beharko.
Nafarroako Gobernuarentzat bakarrik da webeko eduki guztien edo batzuen kopia, erreprodukzioa, banaketa, eraldaketa, komunikazio publikoa edo antzeko beste edozein ekintza egitea dakarren beste edozein erabilera; eta, beraz, erabiltzaileek ezingo dituzte ekintza horiek gauzatu Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.
10.- LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA
Lege-ohar hau Espainiako legeriaren arabera interpretatu eta arautuko da. Nafarroako Gobernua eta erabiltzaileak, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginda, erabiltzailearen egoitzako epaitegi eta auzitegien menpe jarriko dira webera sartzeak edo hura erabiltzeak sor lezakeen edozein eztabaidatarako. Erabiltzaileak egoitza Espainiatik kanpo badu, Nafarroako Gobernua eta erabiltzailea Nafarroako Gobernuaren egoitzako epaitegi eta auzitegien menpe jarriko dira, beste edozein foruri berariaz uko eginda.