Lorategia
Bizitzaren zikloa
COVIDak gure mundua eraldatu du. Eta gure etxeetara mina eramanez eraldatu du, gure giza izaeraren onena eskaini digun bitartean: ahalegin eskuzabala, elkartasuna… Gure bizitzeko modua aldatu egin da, eta ez dugu gertatutakoa gainditzeko astirik izan. Era berean, oroitzeko, eskerrak emateko eta hausnartzeko beharra hasi zaigu pilatzen.
Irunlarrea Nafarroan sortu da, nola eta non ase ez dakigun gure barneko behar horiei leku bat (leku fisikoa eta birtuala) eskaintzeko. Joan direnak gogoratzeko eta haiei irribarre bat eskaintzeko leku bat Iruñean. Pandemiaren lehen lerroan konpromiso soziala eskaintzen ari diren pertsonei eskerrak emateko txoko lasai bat, ospitale-eremuan. Gure gizarteak egindako akatsei buruz hausnartzeko eta, batez ere, etorkizunean eman beharreko urratsei buruz hausnartzeko toki bat, inoiz ezagutu gabeko osasun-krisi batetik sortu den gizarte berri bat bezala ikusten den honetan.
Irunlarrea Oroimenaren Lorategiak beharrezko baldintzak eskaini nahi ditu pertsona bakoitzak GALDUTAKOAREN, ESKERTUTAKOAREN ETA IKASITAKOAREN inguruan duen sentimendua eta ikuspegia proiektatu ahal izateko. Lasaitasun-iturri gisa, Irunlarrea Oroimenaren Lorategiak behar bezala adierazitako hiru espazio tematiko horiek izango ditu, ardatz horiei beraiei lotutako sinbologia duten zuhaixka-multzo berezituekin.
GALDUTAKOA
Oroimenaren Lorategia Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz galdu ditugun pertsona maiteei irribarre egiteko tokia da, mezuak bidaltzeko tokia, maitasuna adierazteko, agur esateko, oroitzeko, omentzeko…
ESKERTUTAKOA
Aitortza ezinbestekoa da gizarte osoa prebenitu eta babesteko. Pandemiaren aurkako borrokan lehen ilaran daudenei eskerrak ematea da Osasungintza, Hezkuntza eta Politika Sozial publikoen garrantzia baloratzeko lehen urratsa, gure bizimodua jasangarri eta inklusibo egiten baitute.
IKASITAKOA
Oroipena gure ikaskuntzaren oinarria da eta, horri esker, nahi dugun etorkizun komun horren gaineko ikuspegi zabalagoa izan eta bake solidario eta aktiboaz goza dezakegu.
LANDAKETA
Galdutakoa

Heliotropo Europaeum (Heliotrope europarra)
Betiko maitasuna
Eite handiko landarea. Banilla-usaina du, eta udan lore ugari ematen ditu.
Landare orbaintzailea, diuretikoa eta antiinflamatorioa.

Rosmarinus Officinalis (Erromeroa)
Oroitzapena
Hosto iraunkorra. Udaberrian eta udazkenean lore urdinak ematen ditu, eta usain lurrintsua du.
Ezaugarri sendagarri ugari ditu, besteak beste: antiseptikoa, antiespasmodikoa, aromatizatzailea, arazgarria... da.

Salvia Microphylla (Salbia)
Zugan pentsatzen dut
Arrosa koloreko buru loretsuak ditu.
Kolesterol txarra murrizten eta guztizko kolesterol-maila erregulatzen laguntzen du. Hezurrak eta sistema immunologikoa indartzen ditu.
Eskertutakoa

Rosa (Arrosa gorria)
Osasuna
Lore handiak maiatza eta urria bitartean.
Ezaguna da duen propietate antioxidatzaileagatik. Gainera, ezin hobea da arnasketa eta eztarriko arazoetarako.

Lavandula Latifolia
(Izpilikua)
Gogo bizia
Hostotza iraunkorra eta usaintsua. Udaberrian ematen ditu loreak, bioleta koloreko buruekin.
Erabilera ugari ditu: analgesikoa, birsortzaile zelularra eta lasaigarria da; eta gripearen eta hotzeriaren sintomak arintzen laguntzen du.

Centranthus Ruber
(Baleriana gorria)
San Jorge lorea
Lur pobreetan hazten da. Udan ematen ditu loreak, eta intsektu erabilgarriak erakartzen ditu.
Antiespasmodikoa eta lasaigarri leuna da (balerianaren antzeko ondorioak ditu, baina arinagoak; muskulu-erlaxatzailea da).
Ikasitakoa

Thymus Vulgaris
(Ezkaia)
Adorea eta indarra
Eite txikikoa da, eta udan ematen ditu loreak (lore lurrintsuak). Basoko ezkaia karezko zorua duten mendi-hegal eguzkitsuetan egoten da.
Janaria gozatzeko erabiltzen da, eta baita sendabelar gisa ere.

Geranium Spp.
(Geranio bizikorra)
Bizikidetza harmonikoa
Landare sendoa da, eta lore ugari ematen ditu udaberri eta uda artean.
Bere propietateen artean, nabarmentzekoak dira honakoak: bakterioen aurkakoak eta orbaintzaileak. Kongestioa arintzeko balio du, eta leungarria da.

Chamaemelum Nobile
(Kamamila)
Pazientzia
Lore zuriak, erdigune horia dutenak, intsektu erabilgarriak erakartzen dituztenak.
Kamamila digestio-laguntzailea, karminatiboa, lasaigarria, tonikoa, hodi-zabaltzailea eta antiespasmodikoa, erlaxatzailea eta lasaigarria da.