Pribatutasun politika eta datuak babestea

Nafarroako Gobernuak gure bezeroek ematen dizkiguten edozein motatako datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoaren arabera; eta honako hauek betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, 95/46/EE Zuzentaraua (aurrerantzean, DBEO) indargabetzen duena; uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazio gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa (aurrerantzean, IGZMEL); eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (aurrerantzean, DPBEDB).

Emandako datuak DBEOan ezarritako moduan tratatuko dira. Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuak legez eskatzen diren babes-mailak hartu ditu, eta eskura dituen neurri tekniko guztiak ezarri ditu; galtzea, oker erabiltzea, aldatzea eta hirugarrenak baimenik gabe sartzea saihesteko, ondoren azaltzen den moduan.
Hala ere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Tratamenduaren arduraduna

Titularraren izena: Nafarroako Gobernua
Egoitza soziala: San Ignazio etorbidea, 1. 31002 Iruña
IFK: S-3100001C
Harremanetarako telefonoa: 948012012
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es

Tratamenduaren xedea

Gure bezeroek edota bisitariek Nafarroako Gobernuaren webean edo bertako langileei emandako datu guztiak datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroan sartuko dira. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren ardurapean sortu eta mantenduko da, eta ezinbestekoa izango da erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko edo gure bisitariek mahaigaineratutako zalantzak edo galderak argitzeko. Gure politika gure zerbitzuen erabiltzaileei buruz profilik ez egitea da.

Tratamenduaren legitimitatea

  • Kontratu bidezko harremana: Gure produkturen bat erosten edo gure zerbitzuren bat kontratatzen duzunean aplikatzen dena da.
  • Interes legitimoa: Egiten dizkiguzun kontsulta eta erreklamazioei erantzuteko eta zor diren zenbatekoen kobrantza kudeatzeko.
  • Zure baimena: Gure webaren erabiltzailea bazara, harremanetarako formularioan agertzen den laukitxoa markatuz, baimena ematen diguzu egindako kontsultari edo informazio-eskaerari erantzuteko behar diren komunikazioak bidaltzeko.

Hartzaileak

Ez dizkiogu zure datu pertsonalak inori emango; salbu eta erakunde publiko edo pribatu jakin batzuei zure datu pertsonalak eman behar badizkiegu legeren bat betetzeko. Adibide bat jartzearren, Zergei buruzko Legeak Zerga Agentziari kopuru jakin bat gainditzen duten eragiketa ekonomikoei buruz informazio jakin bat ematera behartzen du.

Aipatutako kasuak alde batera utzita, zure informazio pertsonala beste erakunde batzuei jakinarazi behar badiegu, aldez aurretik baimena eskatuko dizugu; eta aukera argiak emango dizkizugu gai horri buruz erabaki ahal izateko.

Komunikazioa

Ez dugu zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo adierazitako helburuetarako.

Gordetzea

Zure datu pertsonalak bildu zireneko helburuak betetzeko beharrezkoa den denboran baino ez ditugu gordeko. Gordetze-aldi egokia zehazteko orduan, haiek tratatzeak dakartzan arriskuak aztertuko ditugu; bai eta gure kontratu-, lege- eta arau-betebeharrak, datuak gordetzeko barne-politikak eta pribatutasunari eta cookien politikari buruzko ohar honetan deskribatutako gure negozio-interes legitimoak ere.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak datu pertsonalak gorde egingo ditu zurekin harremana amaitu ondoren; behar bezala blokeatuta eta interesdunarekin izandako harremanetik erator litezkeen ekintzen preskripzio-epean gordeko ditu.

Blokeatu ondoren, zure datuak eskuraezinak izango dira Nafarroako Gobernuarentzat. Eta ez dira tratatuko, kasu hauetan izan ezik: administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku jartzeko; tratamenduen ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko; eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioak egiteko eta defendatzeko.

Segurtasuna

Zentzuzko ahalegin guztiak egiten ditugu gure sistemetan tratatzen den informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna mantentzeko. Segurtasun-maila zorrotzak ditugu ezarrita prozesatzen ditugun datu pertsonalak ustekabeko galeretatik eta baimenik gabeko sarbide, tratamendu edo errebelazioetatik babesteko; kontuan hartuta teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak. Hala ere, ezin dugu erantzukizunik gure gain hartu gure webean baliatzen dituzun datuen (erabiltzailea eta pasahitza barne) erabileraren inguruan. Gure langileek pribatutasun arau zorrotzak jarraitzen dituzte; eta hirugarrenak kontratatzen baditugu euskarri-zerbitzuak emateko, eskatzen diegu arau berberak bete ditzatela eta ikuskatzeko aukera eman diezagutela, betetzen direla egiaztatzeko.

Zure eskubideak

Honako eskubide hauek baliatu ahal izango dituzula jakinarazten dizugu:

  • zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, zer datu tratatzen ari diren eta datu horiekin zer tratamendu-eragiketa egin diren jakiteko;
  • edozein datu pertsonal oker zuzentzeko eskubidea;
  • zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible denean (adibidez, legeak hala agintzen duelako);
  • zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoa denean (kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu);
  • zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta datu horiek tratatzeko baimena ematen digun lege-oinarria, adierazitakoetatik, gure interes legitimoa baldin bada. «Enpresa_Izena»k zure datuak tratatzeari utziko dio, interes legitimoa ez badu edo erreklamazioak defendatzeko beharrezkoa ez bada.
  • zure datuak eramangarriak izateko eskubidea, datuok tratatzeko baimena ematen digun lege-oinarria kontratu-harremana edo haren adostasuna denean;
  • Nafarroako Gobernuari emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Zure eskubideak baliatzeko, doan eta edozein unetan egin dezakezu, gurekin harremanetan jarrita honako helbide honetan: San Ignazio etorbidea, 1. 31002 Iruña (zure NANaren kopia erantsi).

Eskubideak babestea

Gure erakundeak zure eskubideak aintzat hartu ez dituela iruditzen bazaizu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, honako bide hauetakoren bat erabiliz:

  • Egoitza elektronikoa: https://www.aepd.es
  • Ohiko posta: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, C/ Jorge Juan, 6, 28001, Madrid
  • Telefonoa: 901.100.099 eta 912.663.517

Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteak ez dakar inolako kosturik, eta ez da beharrezkoa abokatuaren edo prokuradorearen laguntza.

Actualizaciones

Nafarroako Gobernuak beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, politika hori betetzean eragina izan dezaketen legegintzako edo jurisprudentziako berrikuntzetara egokitzeko.